✕
BIDELAN GIPUZKOAKO AUTOBIDEAK, SAko zuzendaritzak adierazi du konpromisoa hartuta daukala enpresaren kudeaketan genero-berdintasuna zeharka bultzatzeko. Izan ere, erabat sinestuta dago berdintasunaren aldeko apustua “balio erantsia” bat dela gure erakundearentzat eta gizarte osoarentzat.
Gure gain hartzen dugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipio gure jardueraren esparru guztietan. Horregatik, konpromiso hauek hartzen ditugu:
Berdintasun-planak ezarrita gauzatuko dira adierazitako printzipioak. Plan horiek hobekuntzak ekarri beharko dituzten aurreko egoerarekiko.
Zuzendaritzak pertsonalki hartzen du bere gain konpromiso hori, beharrezko baliabideak zuzenduta, egindako jardunak jakinarazita, eta langileen eta enpresan lan egiten duten guztien legezko ordezkaritzaren parte-hartzea bultzatuta.
Bidelan Gipuzkoako Autobideak SA-ak, berea egiten du euskeraren presentzia, erabilpena eta kudeaketa bideratzeko konpromisoa. Gipuzkoar gizartearekiko daukagun arduraren parte izanik, administrazioaren menpe kudeatzen dugun zerbitzu publikotik abiatuta, euskerarekiko konpromisoa eskeintzen dugun zerbitzuarekin/tik banan ezina dela uste dugu, gure misioarekin bat eginez.
Guzti hau bideratzeko eta euskeraz lan egin izateko Euskera Plana eta Euskeraren Erabilpenerako irizpideak dauzkagu gida. Euskeraren kudeaketa gure kudeaketa sistemaren barruan txertatzen dugu prozesuen bitartez konpromiso hau errealitate bihurtzeko.
Hiru arlotan banatzen dugu konpromiso hau, helburu orokorretan laburtuaz:
Egiten dugun jarduerak dakartzan arriskuez jabetuta, gure langileen eta enpresa azpikontratisten segurtasunarekin eta osasunarekin dugun konpromisoa erabatekoa da.
Ezagutza eta inplikazio guztia aplikatzen dugu indarrean dagoen legeria betetzeko eta gure lana modu eraginkor eta seguruan egiteko.
Laneko segurtasuna eta osasuna kudeatzeko gure sistema integratutik egiten dugu lan, eta ISO 45001 arauaren ziurtagiria dauka:
Konpromiso horrek prozesuak etengabe hobetzea dakar, pertsonen parte-hartzearekin, laneko segurtasun eta osasun erreala eta aplikatua lortzera irmoki bideratuta.
Jasangarritasunarekin gero eta konpromiso handiagoa duen testuinguru global batean, gure erakundeak aitortzen du garrantzitsua dela ingurumen-erronkei modu aktiboan heltzea, klima-aldaketarekin lotutakoak barne.
Erantzukizun horretaz jabetuta, gure jarduerek ingurumenean duten eragina murrizteko neurriak sustatzen eta ezartzen ditugu. Indarrean dagoen legedia betez eta gure ingurumen-kudeaketako sistema gidatzen duen ISO 14001:2015 arauak ezarritako baldintzak betez egiten dira ekintza horiek
Gure konpromisoa da gure prozesuak etengabe hobetzea, betiere eragiketa jasangarriagoa eta ingurunearekiko errespetuzkoagoa bilatuz.