Gizartearekiko konpromisoa

Berdintasunarekin konpromisoa

BIDELAN GIPUZKOAKO AUTOBIDEAK, SAko zuzendaritzak adierazi du konpromisoa hartuta daukala enpresaren kudeaketan genero-berdintasuna zeharka bultzatzeko. Izan ere, erabat sinestuta dago berdintasunaren aldeko apustua “balio erantsia” bat dela gure erakundearentzat eta gizarte osoarentzat.

Gure gain hartzen dugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipio gure jardueraren esparru guztietan. Horregatik, konpromiso hauek hartzen ditugu:

  • Bermatzea enpresan lan egiten duten emakumeen eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna arlo hauetan: enplegua, prestakuntza, sustapena, soldata- eta lan-baldintzak, laneko segurtasuna eta osasuna, eta ondasun, zerbitzu eta horniduren eskuragarritasuna.
  • Erraztea plantilla osatzen duten guztien laneko bizitza, bizitza pertsonala eta familia-bizitza bateragarri egin daitezen, helburu hori bete-betean bultzatuko duten ekintzen bidez eta gizonen eta emakumeen arteko erantzunkidetasuna sustatuta.
  • Enpresako langileak sentsibilizatu eta prestatzea Berdintasun Planaren jardunetan inplikatu eta parte har dezaten.
  • Hizkuntza eta irudiak sexismorik gabe erabiltzea, bai gure barne-komunikazioetan, bai kanpokoetan.
  • Erabiltzaileei zuzendutako zerbitzuetan genero-berdintasuna integratzea.
  • Beste enpresa batzuk eta herritarrak berak sentsibilizatzeko baliagarriak izango diren berdintasunezko balioak sustatu eta hedatzea, eta ildo horretan gizarte-aldaketak lortzen lagunduko duten jardunak abiaraztea.

Berdintasun-planak ezarrita gauzatuko dira adierazitako printzipioak. Plan horiek hobekuntzak ekarri beharko dituzten aurreko egoerarekiko.

Zuzendaritzak pertsonalki hartzen du bere gain konpromiso hori, beharrezko baliabideak zuzenduta, egindako jardunak jakinarazita, eta langileen eta enpresan lan egiten duten guztien legezko ordezkaritzaren parte-hartzea bultzatuta.

Euskerarekin konpromezua

Bidelan Gipuzkoako Autobideak SA-ak, berea egiten du euskeraren presentzia, erabilpena eta kudeaketa bideratzeko konpromisoa. Gipuzkoar gizartearekiko daukagun arduraren parte izanik, administrazioaren menpe kudeatzen dugun zerbitzu publikotik abiatuta, euskerarekiko konpromisoa eskeintzen dugun zerbitzuarekin/tik banan ezina dela uste dugu, gure misioarekin bat eginez.

Guzti hau bideratzeko eta euskeraz lan egin izateko Euskera Plana eta Euskeraren Erabilpenerako irizpideak dauzkagu gida. Euskeraren kudeaketa gure kudeaketa sistemaren barruan txertatzen dugu prozesuen bitartez konpromiso hau errealitate bihurtzeko.

Hiru arlotan banatzen dugu konpromiso hau, helburu orokorretan laburtuaz:

  1. Bidelanek eskeintzen duen zerbitzua solaskideak mahi duen hizkuntzan jaso ahal dezan bermatzea, beti ere lehentasuna euskarari emanez.
  2. Euskeraren erabilera bultzatzea lanean eta barne harremanetan, pertsonen parte-hartzea sustatuz.
  3. Euskara planaren kudeaketa egokirako lidergoa indartzea eredu izanez eta beharrezko organoak sortzea euskarri gisa.

ISO 45001

Gure Segurtasun eta Laneko Osasun Sistemak (SLOG) gaur egungo arautegia eta ISO 45001:2018 nazioarteko arauaren baldintzak betetzen ditu, kudeaketa sistema oso bat izanik eta bidelaneko langileen eta bidelanentzat lan egiten duten beste langileen zaintzara bideratuta egonik.

Oinarrizko ezaugarriak honakoak dira:

  • Zuzendaritzak sistema honen definizio eta betetzearen ardura osoa bere gain hartzen du.
  • Arduradunek sistema praktikan jartzearen konpromezua hartzen dute bai eta beraien arloari egotsitako zereginen kudeaketa.
  • Langileak bezala gure zereginetan segurtasun eta osasun ekintzak barneratzea daukagu ardura. Era berean Prebentzio Planari dagokionez kontsulta eskubidea eta honen garapenean parte hartze eraginkorra izateko eskubidea daukagu, bai banakakoa bai prebentzio ordezkarien bitartez.