✕
Gipuzkoako eta Arabako lurralde historikoetan A-8 eta AP-1 ustiatzeko, kontserbatzeko eta mantentzeko kontratuaren esleipena duen enpresa pribatua da Bidelan.
Gipuzkoako zatiak 91 kilometro ditu: Behobiako nazioarteko zubian hasi, eta Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko mugaraino. Bidelanek 13 kobratzeko gune kudeatzen ditu; haietan, autobideko 37 sarbide eta 53 irteera daude,eta, guztira, 82 kabina (8 alderantzikagarriak dira).
Eibar-Vitoria/Gasteiz autobideak, berriz, 50,20 kilometroko luzera du. Iparraldeko muturrean, Eibarren (Maltzaga), AP-8 autobidearekin elkartzen da. Kobratzeko 6 gune ditu, horietatik 4 Gipuzkoan eta 2 Araban.
AP-8 eta AP-1 autobideen Gipuzkoako eta Arabako zatien kontserbazioaz eta mantentze-lanez arduratzen da Bidelan, bide horien erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko.
Horretarako, lan hauek egiten ditu Bidelanek:
Bidelanek hasieratik erakutsi du berrikuntza oso garrantzitsua duela bere zerbitzuak emateko orduan. Horren adierazgarri di aitzindariak izatea, batetik, 2005ean, fakturazio elektronikoko sistema martxan jartzen, eta, bestetik, 2007an, Frantziako hegoaldeko autobideekiko teleordainketa-sistema bateragarria martxan jartzen.
Bidelan enpresa pribatu bat da, eta zerbitzu publiko bat eskaintzen du Bidegiren, Gipuzkoako Azpiegitura Agentziaren izenean eta haren ordezkari gisa. Gizartearekin konpromisoa dugu, arlo hauetan nagusiki: