2018ko azaroak 22

EUSKARALDIA Bidelanen

Euskararen erabilera  bultzatu nahi duen  Euskaraldia ekimenaren sustatzaile da Bidelan.

Besteak beste,  Ahobizi edo Belarriprest rola hartu nahi izan duen langilearen izen ematea erraztu du enpresak ariketan parte hartzeko.

Honez gain, Bidelanek kudeatzen dituen autobideetako kobrantzako kabinetan Euskaraldiaren ikurra ikusi ahal izango dugu euskararekin dugun konpromisoa azalduz.