✕
2018ko martxoak 27
Uztailean, traineruz, Oriotik Bilborako joan-etorria egingo duen Orioko Zergatik Ez! Emakumezkoen arraun taldea babesten du Bidelanek. Itsasaldia etapa ezberdinetan osatuko dute 35 eta 57 urte bitarteko 32 emakumek.
Ideia joan den urtean sortu zen emakume talde batek bere berrogeigarren urteurrena modu desberdin batetan ospatzea erabaki zuenean: gustoko duten kirola praktikatuz elkarren arteko harremanak sendotzea. Horrela, adin berdintsua duten beste emakume batzuk animatuz, hauek arraunean ikastea lortu zuten, ekimena burutzea lortuz.
Bidelanek lan osasuna sustatzen du eta konpromiso horretan, denbora librean kirola egitea bultzatzea helburu duen ekimena delako babesten du Zergaitik Ez! proiektua.
Aldi berean, emakumezkoen kirola ikusgai jartzeko aukera berri bat da eta oriotarren proiektua bezalakoetan parte hartuz laguntza eskaini ohi dio Bidelanek emakumeen gizataldeari. Enpresak emandako babes honek beti izan du bere isla enpresaren barne politikan. Zentzu honetan, emakumezkoen kontratazioaren aldeko apustuarengatik, berdintasunarekin daukan konpromisoarengatik eta bere kontziliazio neurriengatik Emakunderen esker ona jaso berri du Bidelanek.