2018ko azaroak 23

Indarkeria sexistaren aurkako matazak josiko ditu Bidelanek

Bidelanek azaroak 25ean ospatzen den Emakumeen Aurkarko Indarkeriaren Nazioarteko Egunarekin bat eginik,  indarkeria sexistaren aurka Harituz elkarteak martxan jarri duen ekimenean parte hartu eta langileok matazak josten ari gara. Gure asmoa ahalik eta luzeen josiz, guztiarekin begizta kolektiboa egitea da eta helburua emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta sentsibilizazioa sustatzea, elkar entzuteko eta hitzegiteko espazioak sortu, beti ere indarkeria sexistaren aurka.

Bidelaneko langileak matazak josten ari gara abenduak 17a bitarte, orduan, Astigarragako Harituz elkarteari emango dizkiogu begizta gehiago osatzeko.

40 herri eta herrialdeetako emakumeek jositako matazak elkartuz 4 kilometrotako begizta kolektiboa dugu gaur egun eta Bidelanek emakumeen aurkako indarkeriaren kontra proiektu honetan parte hartzen du.