Ohiko galderak

1. Auto-pilaketak

Hainbat arrazoirengatik izan daitezke: errepidea hobetzeko lanak, mantentze-lanak edo aurreikusi ezin diren zirkunstantziak, hala nola istripuak eta matxurak.

Beti emango da egoera horien berri, bai autobidera sartzeko guneetan, bai eta autobidean bertan ere. Horretarako, informazio-panelak erabiliko dira. Haien bidez, errepidearen egoeraren berri emango da (errei bat itxita dagoela, autoak mantsoago doazela…), eta, hala, erabiltzaileak erabakiko du beste bide bat hartu edo ez.

Zure segurtasuna, autobidearen erabiltzaile guztien segurtasuna eta han lanean ari diren langileen segurtasuna zaintzen dugu.

2. Ordaindutakoa itzultzea

Autobide honetan, ordainsaria kobratzen da. Errepidean gorabeheraren bat izanez gero (errepidea hobetzeko lanak, mantentze-lanak edo aurreikusi ezin diren zirkunstantziak, hala nola istripuak edo matxurak), horren berri emango da, eta zirkulazioan zenbateraino eragingo duen jakinaraziko zaie erabiltzaileei. Hala, erabiltzailearen esku egongo da beste bide bat hartzea.

3. Seinaleztatu gabeko auto-pilaketak

Kasu batzuetan, ustekabeko arrazoiengatik, guri ez dagozkigun arrazoiengatik edo gorabehera hori eragin duten subjektuei ez dagozkien arrazoiengatik sortzen dira auto-pilaketak. Horiei lehenbailehen erantzuten saiatzen gara.

Horrelako egoeretan, lehenbailehen jartzen ditugu martxan jarduera-protokoloak eta errepideko seinaleztatzeak, autobidearen erabiltzaileei laguntza emateko eta haien segurtasuna bermatzeko.

Gerta liteke gorabeherak zuri eragitea, haren berri izaten denetik seinaleen bidez haren berri eman bitartean, nahiz eta tarte hori laburra izan.

Laguntza-protokoloa martxan jartzearekin eta istripua seinaleztatzearekin batera, autobideko informazio-paneletan haren berri ematen da.

4. VÍA Tk gaizki funtzionatzea

Teleordainketa-sistema berriari eta bide azkarrei (Via T bideei) esker, ordainlekuan geratu beharrik ez dute ibilgailuek, eta horrek trafikoa arintzen du.

Via T gailuak behar bezala funtziona dezan, ezinbestekoa da aurreko kristalaren erdialdean eta goian egotea, eta gailua garbia egotea.

Baldintza horiek bete arren zure gailuak behar bezala funtzionatzen ez badu, gailua eman zizun finantza-entitatera joan behar duzu, eta beste bat eskatu. Izan ere, finantza-entitateek hornitzen dituzte gailuok gaur egun.

5. Barrerak altxatzea

Bidegi Azpiegitura Agentziak barrerak altxatzeko jarduera-protokolo bat du. Protokolo horren arabera, ordainlekuak ez badira gai ibilgailu guztien kanona kobratzeko, eta egoera horren ondorioz sortutako auto-ilarek arriskuan jar badezakete erabiltzaileen segurtasuna, barrerak altxa eta autoek doan igaro ahal izango dute ordainlekuetatik, egoera bere onera etorri arte.

Gaur egun, ikusten dugu ia-ia desagertu direla kanona kobratzean sortzen ziren auto-ilarak. Ordainlekuetako kabina-kopurua handitu delako, adar berriak eraiki direlako eta teleordainketa-sistemak onarpen handia izan duelako da hori.

Trafikoa arintzeko helburu horrekin berarekin, Irungo ordainlekuan barrerak altxatzeko protokolo bat sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Frantziako agintariek. Protokolo horren bidez lortu nahi dute Biriatuko ordainlekuko kolapsoek ez eragitea auto-pilaketarik Irungo ordainlekuan. Hori guztia ongi kudeatzeko, trafikoa kontrolatzeko kamerak instalatu ditu Bidelanek, ondoren dagokion erabakiak hartu ahal izateko.