✕
2017ko urriak 02
Desgaitasuna duten pertsonen lan integrazioaren alde egitea. Hau da Isaac Loiolak Bidelaneko zuzendari orokorrak eta Iñigo Oyarzabalek, GUREAKeko zuzendari orokorrak, sinatutako hitzarmenaren xedea.
Hitzarmen estrategiko honi esker bi erakunde gipuzkoarrek, desgaitasuna duten pertsonen lan- aukerak handitzeko eta merkatu-hobi berriak bilatzeko konpromisoa hartu dute.
Iñigo Oyarzabalek azpimarratu du gaurko akordioa beste aurrerapausua dela aukera berdintasunean eta desgaitasuna duten pertsonen papera nabarmentzeko “izan ere, Bidelan bezalako enpresei esker, behar gehien dituzten pertsonek beren beharrei egokitutako lan-aukera zabala izango dute”.
Isaac Loiolak, berriz, adierazi du hitzarmenak Bidelanek aukera berdintasunarekin duen konpromisoa agerian uzten duela eta azpimarratu nahi izan du honen bidez “desgaitasuna duten pertsonen erabateko lan integrazioa helburu, hainbat jarduketa sustatu eta aukera berdintasuna erraztuko duten neurriak bultzatu nahi direla”.
Zehazki, GUREAKen bitartekaritzari esker berriki zenbait pertsona integratu dira Bidelanen.Hauek, zeregin ezberdinak dituzte enpresan bidesari postuetan, finantza esparruan eta harreran.
Erlazionatutako artikuluak