✕
2020ko azaroak 26
Bidelanek urtero Gabonetako jaiak ospatzeko erabiltzen duen dirua Gipuzkoako Elikagaien Bankuari eman dio.
Urtero, enpresak bi topaketa antolatzen ditu bere langileekin, eta horietan, ekitaldian zehar erretiratutako pertsonak omentzeko aprobetxatzen du. Langileentzako eta haien familientzako ere merienda bat antolatzen da eta bertan txikientzako antolatutako Gabonetako postalen lehiaketa tradizionalaren sariak banatzen dira.
Aurten, covid-19ren pandemiaren ondorioz, enpresak Gabonetako ekitaldi presentzial guztiak bertan behera uztea erabaki du –postalen lehiaketa mantentzen du, eta honen saria haur irabazleari helaraziko dio–, Bidelaneko langileekin, familiekin eta gizarte osoarekin arduraz eta konpromisoz jokatuz.
Testuinguru horretan, Lurraldeko familia askok bizi duten egoera zailaz jabetuta, Bidelanek erabaki du ospakizun horietarako dirua Gipuzkoako Elikagaien Bankuari ematea, gehien behar duten pertsonen egoera ahal den neurrian arintzeko.
Erlazionatutako artikuluak