2017ko azaroak 28

Laneko Arriskuen Prebentziorako OHSAS 18001 zehaztapenaren araberako ziurtapena du BIDELANek

Maiatzaren 25ean, laneko segurtasunaren eta osasunaren arloan maila altuenak izateko konpromisoari jarraituz, OHSAS 18001:2007 zehaztapenaren araberako ziurtapena eman zion Bureau Veritasek Bidelani.

BIDELANen Laneko Arriskuak Prebenitzeko Kudeaketa Sistemaren bidez, modu eraginkorrean arriskuak identifikatu, ebaluatu eta kontrolatzen dira, langilea bere lanposturako egokia den ala ez aztertzen da, eta prebentzio-jarduerak planifikatzen dira.