Teleordainketa

Zer da?

Via T ordainketa-sistema ezin erosoagoa da, zeinaren bidez, autoaren haizetakoan jarritako gailu bati esker, ordainlekuetan gelditu gabe pasatu ahal izango zaren.

Bakarra

Bidesaria duten Espainiako autobide guztietan erabil daitekeen teleordainketa-sistema bakarra da Via T.

Azkarra

Bidesaria ordainlekuan geratu beharrik gabe ordaintzeko aukera ematen du Via Tk. Horri esker, denbora aurrezten da, eta, gainera, auto-pilaketak saihesten dira.

Segurua

Via Tri esker, gidariak ez dauka mugitu beharrik auto barruan, ez eta distraziorik ere. Ez du txanponik, txartelik eta tiketik bilatu behar, eta, beraz, arreta osoa gidatzean jar dezake.

Fidagarria

Via Tk segurtasun handiena eskaintzen du joan-etorrietan eta kobratzeetan.

Ekonomikoa

Ordainlekuetan geratu beharrik ez duzunez, erregai gutxiago kontsumituko duzu, eta, horrez gain, zehatz mehatz kontrolatu ahal izango dituzu zerbitzu hau eskaintzen duten eta bidesaria duten Espainiako beste errepideetan egindako joan-etorriak.

Erraza

Ordainsaria ordaintzeko sistemarik erosoena da Via T, eta, gainera, oso erraz eskuratzen da.

Ekologikoa

Ordainlekuan autoa geratu eta berriz martxan jarri behar ez duzunez, gas gutxiago isuriko duzu. Gainera, ordainlekuetan auto-ilarak sortzea saihesten duenez, poluzioa txikiagoa da.

Ibilgailuen kategoriak

Kanona ezartzeko, honela sailkatzen ditugu ibilgailuak:

1. kategoria = ibilgailu arinak

Vehículos ligeros
  • Motozikletak (sidekarrarekin edo gabe).
  • Atoirik gabeko autoak
  • Atoia daramaten autoak, baldin eta atoi horiek ez badute gurpil bikoitzeko ardatzik.
  • Bi ardatz eta lau gurpil dituzten mikrobusak, furgoiak eta furgonetak.

2. kategoria = lehen mailako ibilgailu astunak

Vehículos pesados
  • Ardatz batean gurpil bikoitzak dituzten atoiak daramatzaten eta bi ardatz eta lau gurpil dituzten autoak
  • Ardatz batean gurpil bikoitzak dituzten atoiak daramatzaten eta bi ardatz eta lau gurpil dituzten furgoiak eta furgonetak
  • Bi ardatzeko kamioiak eta autokarrak, ardatz bateko atoia daramatenak nahiz halakorik ez daramatenak
  • Hiru ardatzeko kamioiak eta autokarrak

3. kategoria = bigarren mailako ibilgailu astunak

Vehículos pesados
  • Bi ardatz edo gehiago dituzten (eta gutxienez haietako batean bi gurpil dituzten) atoiak daramatzaten autoak eta mikrobusak, bi ardatz eta lau gurpilekoak.
  • Bi ardatz edo gehiago dauzkaten eta gutxienez haietako batean gurpil bikoitzak dituzten atoiak daramatzaten furgoiak eta furgonetak, bi ardatz eta lau gurpilekoak.
  • Lau ardatzeko edo gehiagoko kamioiak eta autokarrak, atoia daramatenak nahiz ez daramatenak.

Deskontu-plana

A-8 autobidearen Gipuzkoako zatian, deskontuak aplikatuko zaizkie baldintza hauek betetzen dituzten erabiltzaileei: Gipuzkoan bizi izatea, ibilgailu arinak erabiltzen dituzten pertsona fisikoak izatea, A-8 autobidearen Gipuzkoako zatiaren ohiko erabiltzaileak izatea, beren zerga-betekizunetan egunean egotea, eta Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia SAk exijitutako baldintzak eta ordainketa-sistemak onartzea.

Nola funtzionatzen du?

  1. Gailua ibilgailuaren aurreko haizetakoan jarri behar da, goiko aldean, atzerako ispiluaren ondoan. Ez mugitu. Behar bezala funtziona dezan, beti geldirik egon behar du ordainlekutik pasatzean.
  2. Via T duten erabiltzaileak sartzeko eta irteteko bideak behar bezala seinaleztatuta daude. Bide esklusibo horiek erabil ditzakezu, edo beste edozein (eskuz edo txartel bidez ordaintzekoak ere bai), baldin eta informazio-paneletan VIA T seinalea ageri bada.
  3. Ordainlekutik pasatzean, barrerak zure VIA T detektatuko du. Eragiketa ongi egin bada, gailuak txistu bat egingo du, eta ordainsariaren zenbatekoa zure kontuan kargatuko da, zuk gelditu beharrik izan gabe.
  4. Arazoren bat baduzu zure VIA T gailuarekin, jakinarazi autobideko langileren bati. Hark lagunduko dizu.
  5. Eta zalantzarik baduzu, deitu telefono-zenbaki honetara: 943 105 106

Nola lortu?

  • Beren ibilgailuetan VIA T sistema instalatu nahi dutenek baldintza hauek bete behar dituzte: Gipuzkoan erroldatuta egotea
  • Ibilgailu arin bat izatea
  • Gipuzkoako Ogasun eta Finantza Departamentuaren zerga-betekizunei dagokienez egunean egotea
  • Zerbitzuak ordaintzeko kontu-korronte bat izatea
  • BIDEGIk ezarritako TAG gailu telematikoa erabiltzea