✕
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EU) 2016/679 Erregelamenduarekin bat eginez, Erabiltzaileak webgunean bere borondatez eman dituen datu pertsonalek izango duten tratamenduaren berri ematen du Bidelanek.
Bidelan Gipuzkoako Autobideak SA
Asti Auzoa 631, B
20800 – Zarautz
Gipuzkoa
Helbide elektronikoa: dpo@bidelan.eus
Jakinarazten dizugu zure datuak tratatzerakoan egun dauden informazio-segurtasuneko estandarrak betetzen direla. Gure segurtasun-politikek ziurtatzen dute neurri teknikoak eta antolamendu-neurriak ezartzen direla datuak ustekabean suntsitzea, galtzea edo aldatzea, baimenik gabe argitaratzea edo eskuratzea edo legez kanpoko bestelako formak edo prozedurak galarazteko.
BIDELANek helburu hauetarako erabiltzen du webguneko harremanetarako txantiloi eta baliabideen bidez eskuratutako informazio pertsonala:
Datu pertsonalak aurretik aipatu diren helburuez bestelakoetarako tratatzeko, Erabiltzailearen aurretiazko adostasun esplizitua beharko da kasu bakoitzean.
BIDELANek beretzat gordetzen du Erabiltzailearen informazio pertsonalaren berri emateko eskubidea, legeak eskatuta edo bere eskubideak babesteko eta/edo prozedura judizial bat, agindu judizial bat, erregulatzaile baten eskaera edo BIDELANi eragiten dion bestelako edozein lege-prozesu betetzeko datuak ematea beharrezkoa denean.
Datuak tratatzeko lege-oinarriak banan-banan aipatuta daude txantiloi bakoitzaren politika zehatzetan; Bidelanekin zerbitzu-prestazioa edo produktu-hornikuntza kontratatu den kasuan, berriz, Kontratuaren gauzatzea da lege-oinarria. Halakoetan, Bidelanen legezko interesetan oinarrituta zure datuak tratatzen direnean, zorroztasun osoarekin eta zure pribatutasuna, eskubideak eta askatasunak errespetatuz tratatuko dira, eta ez dira inoiz erabiliko zure eskubideak urratzen dituzten helburuetarako.
Zure datuak aurreko atalean zehaztutako helburuetarako eta eskatu zaizun adostasunean oinarrituta tratatzen dira, eta edozein unetan ken dezakezu baimen hori; baimena kentzeak ez du inolaz ere baldintzatuko Kontratua gauzatzea.
Nolanahi ere, Bidelanen bezero ez bazara edo zure curriculuma enpresara bidali baduzu, zure datuak tratatzeko lege-oinarria zure adostasunean oinarrituta dago.
BIDELANek, erabiltzailearen datuak jasotzean, segurtasun-neurri egokiak hartuko ditu datuetara baimenik gabe sartzeko edo modu desegokian erabiltzeko edo hedatzeko aukerarik egon ez dadin, baimenik gabe aldaketarik egin ez dadin edo legez kanpo suntsitu edo ustekabean gal ez daitezen.
Bidelanek ez die hirugarren enpresei datu pertsonalik emango, legez behartuta dagoenean edo aurretik datuen jabearen adostasuna eskuratu duenean izan ezik.
Bestelako egoera batengatik datuak emateko aukerarik badago, BIDELANek adostasun esplizitua eskatuko dio erabiltzaileari.
Aurrekoaren baliozkotasuna alde batera utzi gabe, BIDELANek jakinarazten du ezen, bere zerbitzu eta/edo produktu batzuk eskaintzeko, datuak gorde egin behar dituela BIDELANen edo hirugarrenen instalazioetan, eta hark edo hirugarrenek datuetarako sarbidea izango dutela, eta BIDELANek konpromisoa hartzen duela indarrean dagoen eta aplikatzekoa den legediak ezarritakoa betetzeko. Horri dagokionez, BIDELANek jakinarazten du hirugarrenei eskatuko dizkiela tratamendu-mota batzuk, hala nola sistema informatikoen mantentze-lanetako zerbitzuak eta gestoria- eta auditoretza-zerbitzuak.
BIDELANek tratatzen dituen datuak zuk eman dituzu kontratua sinatzean edo txantiloien bidez informazioa bidaltzean. Edonola ere, BIDELANek Kontratua gauzatzeko beharrezkoak diren pertsona fisikoen (langileen, kolaboratzaileen eta abarren) datuak eskuratu eta tratatzen dituenean, lokalizazio profesionalerako behar dituenak bakarrik erabiliko ditu, eta Kontratuan ezarritakoa gauzatzeko helburua izango du soilik.
Webguneko txantiloien bidez jasotako datu pertsonalak baldintza hauen arabera gordeko dira:
Erabiltzaileak edozein unetan alda ditzake komunikatzeko lehenespenak, baita eskubide hauek erabili ere:
Eskaeraren bidalketa eta jasotzea ziurtatzen duen edozein komunikazio-bideren bidez erabil ditzake eskubide horiek Erabiltzaileak. Eskaera BIDELANi zuzendu behar zaio, pribatutasun-politika honen hasieran emandako datuak erabiliz, eta “Datuen Babesa” jarri behar da erreferentziatzat. Eskaeran, datu hauek agertu behar dute: Izena, abizenak, NANaren fotokopia, eskaera bera eta jakinarazpenak bidaltzeko erabiliko den helbidea.
Zure eskubideak erabiltzeko garaian gogobetetzerik lortu ez baduzu, datuen babesari buruzko gaiak lantzen dituen edozein kontrol-agintaritza eskudunetan aurkez dezakezu erreklamazioa, hemen: www.agpd.es
Datuak erabiltzeko dugun moduari buruzko galderarik edo interesik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan dpo@bidelan.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita edo posta arruntez, helbide honetan:
Bidelan Gipuzkoako Autobideak SA
Asti Auzoa 631, B
20800 – Zarautz
Gipuzkoa
Jakinarazten dizugu webgune honetan gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugula, zure nabigazio-ohiturak aztertuz gure zerbitzuak hobetzeko. Haien erabilera berariaz onartu behar duzu. Konfigurazioa alda dezakezu, edo gure cookieen politikari buruzko informazio gehiago jaso: dpo@bidelan.eus.
Dokumentu honek www.Bidelan.eus url-a duen webgunearen cookieen politikaren berri ematen du (hemendik aurrera, Webgunea); konpainia hau da webgune horren titularra:
Bidelan Gipuzkoako Autobideak SA
Asti Auzoa 631, B
20800 – Zarautz
Gipuzkoa
Webgune hau erabiliz, Erabiltzaileak espresuki onartzen du jasotako informazioa dokumentu honetan zehazten den moduan eta azaldutako helburuetarako tratatzea. Halaber, onartzen du aukera duela datu edo informazio hori tratatzeari uko egiteko, cookieak erabiltzea baztertuz nabigatzailean horretarako egokia den konfigurazioa hautatuta. Hala ere, nabigatzailean cookieak blokeatuz gero, ezingo dira erabili webgunearen funtzionaltasun guztiak bere osotasunean.
Web-orri jakin batzuetara sartzean zure ordenagailura deskargatzen diren fitxategiak dira cookieak. Cookieek bidea ematen diote web-orriari erabiltzaile edo ekipo baten nabigatze-ohiturei buruzko informazioa bildu eta berreskuratzeko, besteak beste. Jasotzen duten informazioaren eta ekipoa erabiltzeko moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko balia litezke. Erabiltzailearen nabigatzaileak uneko saioan bakarrik gordetzen ditu cookieak disko gogorrean, eta, beraz, memoria gutxi betetzen dute eta ez diote ordenagailuari kalterik eragiten. Cookieek ez dute informazio pertsonal zehatzik, eta ezabatu egiten dira disko gogorretik nabigatzaileko saioa amaitzean (saio-cookie deritzenak).
Nabigatzaile gehienek estandar gisa onartzen dituzte cookieak, eta, edozein direla ere, segurtasun-doikuntzetan onartzen edo galarazten dituzte aldi baterako cookieak eta memorian gordetzen direnak.
Webgune honek ez du uzten hirugarrenen cookieak ezartzen, eta ez du partekatzen bere cookieen informazioa.
Webgune honetan cookie horien bidez jasotzen den informazioak ez du balio erabiltzailea identifikatzeko; hau da, guztiz anonimoa da.
Webgunea erabiltzeko, ezinbestekoa da cookieak instalatzea, eta cookie horiek jasotzen duten informazioa guztiz anonimoa da. Hala ere, zure nabigatzailea konfiguratu dezakezu cookieak blokeatu eta, dagokionean, ezabatu ditzan. Konfigurazio hori hautatzen baduzu, ordea, litekeena da aukerarik ez izatea webgune honetako atal jakin batzuetara sartzeko eta/edo webguneko zerbitzuren bat erabiltzeko, konfigurazio horrek webguneko funtzionalitate batzuei eragin baitiezaieke edo guztiz bertan behera utzi. Nabigatzailea cookieak guztiz baztertzeko moduan konfiguratzen ez baduzu, gure sistemak cookieak sortuko ditu gure webgunera konektatzen zarenean.
Edonola ere, edozein momentutan mugatu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu webgune honetako cookieak. Horretarako, cookieen erabilerari dagokionez, konfiguratu egin beharko duzu zure nabigatzailea, “Lehentasunak”, “Aukerak” edo “Tresnak” menuan (menuen izenak eta cookieen aukeretara sartzeko prozedurak ezberdinak izan daitezke nabigatzaile bakoitzean). Cookieen konfigurazioari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, joan zure ordenagailuan instalatua duzun nabigatzailearen “Laguntza” menura.
Bidelan Gipuzkoako Autobideak SA
Asti Auzoa 631, B
20800 – Zarautz
Gipuzkoa
Cookieen politika honi buruzko zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan dpo@bidelan.eus helbide elektronikora idatzita.