✕
Irun-Etzegarate errepidean instalatu dute Free Flow sistema, barrera fisikorik gabe ordaintzeko. Hala, erabiltzaileak ez du gelditu behar, ez eta mantsoago joan behar ere, ordainsaria ordaintzeko.
Hainbat herrialdetan erabiltzen da sistema hau (hala nola Estatu Batuetan, Suedian, Austrian, Britainia Handian, Irlandan eta Norvegian), eta Espainian instalatu den mota honetako lehena da.