Webguneko Segurtasun Politika

BIDELANen Datu Pertsonalak Babesteko Politika

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EU) 2016/679 Erregelamenduarekin bat eginez, Erabiltzaileak webgunean bere borondatez eman dituen datu pertsonalek izango duten tratamenduaren berri ematen du Bidelanek.

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

Bidelan Gipuzkoako Autobideak SA

Asti Auzoa 631, B

20800 – Zarautz

Gipuzkoa

Helbide elektronikoa: dpo@bidelan.eus

Jakinarazten dizugu zure datuak tratatzerakoan egun dauden informazio-segurtasuneko estandarrak betetzen direla. Gure segurtasun-politikek ziurtatzen dute neurri teknikoak eta antolamendu-neurriak ezartzen direla datuak ustekabean suntsitzea, galtzea edo aldatzea, baimenik gabe argitaratzea edo eskuratzea edo legez kanpoko bestelako formak edo prozedurak galarazteko.

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak?

BIDELANek helburu hauetarako erabiltzen du webguneko harremanetarako txantiloi eta baliabideen bidez eskuratutako informazio pertsonala:

  • ERABILTZALEAREN ARRETA: Erabiltzaileekin komunikazio garden eta arina lortzea, konpainiaren egoerari eta jarduerei buruzko informazioa era fidagarrian emateko.
  • CV-AK BIDALTZEA — Langileak hautatzea: Langile berriak hautatzeko dagoen web-txantiloia betetzean, datu pertsonalak biltzen dira, Bidelanek eskaintzen dituen lanpostuen hautaketa-prozesuetan Erabiltzailearen hautagaitza kudeatzeko. Egiten diren jardueren artean, hauek dira nabarmentzekoak:
    • Datu akademikoak eta profesionalak jaso, gorde, egiaztatu eta biltegiratu.
    • Bidelaneko lanpostuetarako hautagaiaren lan-trebakuntza baloratu.
  • BISITA-ERREGISTROA: BIDELANeko instalazioetarako sarbide-kontrola.

Datu pertsonalak aurretik aipatu diren helburuez bestelakoetarako tratatzeko, Erabiltzailearen aurretiazko adostasun esplizitua beharko da kasu bakoitzean.

BIDELANek beretzat gordetzen du Erabiltzailearen informazio pertsonalaren berri emateko eskubidea, legeak eskatuta edo bere eskubideak babesteko eta/edo prozedura judizial bat, agindu judizial bat, erregulatzaile baten eskaera edo BIDELANi eragiten dion bestelako edozein lege-prozesu betetzeko datuak ematea beharrezkoa denean.

Zer legitimazio dugu zure datuak tratatzeko?

Datuak tratatzeko lege-oinarriak banan-banan aipatuta daude txantiloi bakoitzaren politika zehatzetan; Bidelanekin zerbitzu-prestazioa edo produktu-hornikuntza kontratatu den kasuan, berriz, Kontratuaren gauzatzea da lege-oinarria. Halakoetan, Bidelanen legezko interesetan oinarrituta zure datuak tratatzen direnean, zorroztasun osoarekin eta zure pribatutasuna, eskubideak eta askatasunak errespetatuz tratatuko dira, eta ez dira inoiz erabiliko zure eskubideak urratzen dituzten helburuetarako.

Zure datuak aurreko atalean zehaztutako helburuetarako eta eskatu zaizun adostasunean oinarrituta tratatzen dira, eta edozein unetan ken dezakezu baimen hori; baimena kentzeak ez du inolaz ere baldintzatuko Kontratua gauzatzea.

Nolanahi ere, Bidelanen bezero ez bazara edo zure curriculuma enpresara bidali baduzu, zure datuak tratatzeko lege-oinarria zure adostasunean oinarrituta dago.

BIDELANek, erabiltzailearen datuak jasotzean, segurtasun-neurri egokiak hartuko ditu datuetara baimenik gabe sartzeko edo modu desegokian erabiltzeko edo hedatzeko aukerarik egon ez dadin, baimenik gabe aldaketarik egin ez dadin edo legez kanpo suntsitu edo ustekabean gal ez daitezen.

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Bidelanek ez die hirugarren enpresei datu pertsonalik emango, legez behartuta dagoenean edo aurretik datuen jabearen adostasuna eskuratu duenean izan ezik.

Bestelako egoera batengatik datuak emateko aukerarik badago, BIDELANek adostasun esplizitua eskatuko dio erabiltzaileari.

Aurrekoaren baliozkotasuna alde batera utzi gabe, BIDELANek jakinarazten du ezen, bere zerbitzu eta/edo produktu batzuk eskaintzeko, datuak gorde egin behar dituela BIDELANen edo hirugarrenen instalazioetan, eta hark edo hirugarrenek datuetarako sarbidea izango dutela, eta BIDELANek konpromisoa hartzen duela indarrean dagoen eta aplikatzekoa den legediak ezarritakoa betetzeko. Horri dagokionez, BIDELANek jakinarazten du hirugarrenei eskatuko dizkiela tratamendu-mota batzuk, hala nola sistema informatikoen mantentze-lanetako zerbitzuak eta gestoria- eta auditoretza-zerbitzuak.

Nola lortu ditugu zure datuak?

BIDELANek tratatzen dituen datuak zuk eman dituzu kontratua sinatzean edo txantiloien bidez informazioa bidaltzean. Edonola ere, BIDELANek Kontratua gauzatzeko beharrezkoak diren pertsona fisikoen (langileen, kolaboratzaileen eta abarren) datuak eskuratu eta tratatzen dituenean, lokalizazio profesionalerako behar dituenak bakarrik erabiliko ditu, eta Kontratuan ezarritakoa gauzatzeko helburua izango du soilik.

Webguneko txantiloien bidez jasotako datu pertsonalak baldintza hauen arabera gordeko dira:

  • Bezeroaren arreta: Kontratua amaitzen denetik 5 urte igaro arte, gehienez, tratatu eta gordeko dira zure datuak, dagoen harremana gauzatzeko, aplikatzekoak diren lege-betebeharrak betetzeko, interesak babesteko, legez kanpoko ekintzak saihesteko, eztabaidak ebazteko edo kontsultak egiteko.
  • CV-AK BIDALTZEA — Langileak hautatzea: Erabiltzaileak parte hartu duen hautaketa-prozesuak irauten duen bitartean (gehienez, bi urte) tratatu eta gordeko ditu BIDELANek hark bere borondatez emandako datuak, baldin eta erabiltzaileak bere adostasuna errebokatzen edo tratatzeari uko egiten ez badio. Curriculuma suntsitu egingo da BIDELANek hautagaitza onartu ez dela jakinarazten duen unean, baldin eta jakinarazpen horretan Erabiltzaileari eskatzen ez bazaio beste hautaketa-prozesu batzuetarako gordetzeko baimena. Edonola ere, lege-preskripzio epeen arabera tratatuko dira datuak, eta BIDELANek datuak gordetzeko eta suntsitzeko duen politikarekin bat eginez suntsituko eta/edo blokeatuko dira.
  • BISITA-ERREGISTROA: Datuak bi urtez gordeko dira gehienez.

Zer eskubide dituzu zure datuak ematen dizkiguzunean?

Erabiltzaileak edozein unetan alda ditzake komunikatzeko lehenespenak, baita eskubide hauek erabili ere:

  • Sartzeko eskubidea; zure datu pertsonalak kontsultatu ditzakezu.
  • Zuzentzeko eskubidea; zure datuak alda ditzakezu datuok egokiak ez badira.
  • Ezabatzeko eskubidea; zerbitzuari lotuta dauden zure datu pertsonalak ezabatzeko eska dezakezu.
  • Aurka egiteko eskubidea; zure datu pertsonalak ez tratatzeko eska dezakezu.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea; zure datuak tratatzeko erak mugatzeko eska dezakezu, kasu hauetan:
    • Zure datuen zehaztasunaren aurkaratzea egiaztatzen den bitartean.
    • Tratamendua legez kanpokoa izan arren datuak ezabatu nahi ez dituzunean.
    • BIDELANek zure datuak tratatzeko beharrik izan ez baina zuk datuok behar dituzunean erreklamazioak egiteko edo haiek defendatzeko.
    • BIDELANek legezko interesak betetzeko zure datuak tratatzeari uko egiten diozunean, datuak tratatzeko legezko arrazoi horiek zure interesen gainetik dauden edo ez egiaztatzen den bitartean.
  • Eramangarritasun-eskubidea; emandako datu pertsonalak formatu elektronikoan jasotzeko eta beste erakunde batera transmititzeko aukera duzu.
  • Adostasuna errebokatzeko eskubidea; datu pertsonalak tratatzeko emandako adostasuna edozein unetan errebokatzeko eskubidea duzu jarraian aipatzen diren bideetatik edozein erabilita, errebokazioaren aurretik egindako tratamenduen legezkotasunari eragin gabe.

Eskaeraren bidalketa eta jasotzea ziurtatzen duen edozein komunikazio-bideren bidez erabil ditzake eskubide horiek Erabiltzaileak. Eskaera BIDELANi zuzendu behar zaio, pribatutasun-politika honen hasieran emandako datuak erabiliz, eta “Datuen Babesa” jarri behar da erreferentziatzat. Eskaeran, datu hauek agertu behar dute: Izena, abizenak, NANaren fotokopia, eskaera bera eta jakinarazpenak bidaltzeko erabiliko den helbidea.

Zure eskubideak erabiltzeko garaian gogobetetzerik lortu ez baduzu, datuen babesari buruzko gaiak lantzen dituen edozein kontrol-agintaritza eskudunetan aurkez dezakezu erreklamazioa, hemen: www.agpd.es

Jarri harremanetan Bidelanekin:

Datuak erabiltzeko dugun moduari buruzko galderarik edo interesik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan dpo@bidelan.eus helbidera mezu elektroniko bat bidalita edo posta arruntez, helbide honetan:

Bidelan Gipuzkoako Autobideak SA

Asti Auzoa 631, B

20800 – Zarautz

Gipuzkoa




Cookieen politika

Jakinarazten dizugu webgune honetan gure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugula, zure nabigazio-ohiturak aztertuz gure zerbitzuak hobetzeko. Haien erabilera berariaz onartu behar duzu. Konfigurazioa alda dezakezu, edo gure cookieen politikari buruzko informazio gehiago jaso: dpo@bidelan.eus.

Cookieen politika

Dokumentu honek www.Bidelan.eus url-a duen webgunearen cookieen politikaren berri ematen du (hemendik aurrera, Webgunea); konpainia hau da webgune horren titularra:

Bidelan Gipuzkoako Autobideak SA

Asti Auzoa 631, B

20800 – Zarautz

Gipuzkoa

Webgune hau erabiliz, Erabiltzaileak espresuki onartzen du jasotako informazioa dokumentu honetan zehazten den moduan eta azaldutako helburuetarako tratatzea. Halaber, onartzen du aukera duela datu edo informazio hori tratatzeari uko egiteko, cookieak erabiltzea baztertuz nabigatzailean horretarako egokia den konfigurazioa hautatuta. Hala ere, nabigatzailean cookieak blokeatuz gero, ezingo dira erabili webgunearen funtzionaltasun guztiak bere osotasunean.

Zer dira cookieak?

Web-orri jakin batzuetara sartzean zure ordenagailura deskargatzen diren fitxategiak dira cookieak. Cookieek bidea ematen diote web-orriari erabiltzaile edo ekipo baten nabigatze-ohiturei buruzko informazioa bildu eta berreskuratzeko, besteak beste. Jasotzen duten informazioaren eta ekipoa erabiltzeko moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko balia litezke. Erabiltzailearen nabigatzaileak uneko saioan bakarrik gordetzen ditu cookieak disko gogorrean, eta, beraz, memoria gutxi betetzen dute eta ez diote ordenagailuari kalterik eragiten. Cookieek ez dute informazio pertsonal zehatzik, eta ezabatu egiten dira disko gogorretik nabigatzaileko saioa amaitzean (saio-cookie deritzenak).

Nabigatzaile gehienek estandar gisa onartzen dituzte cookieak, eta, edozein direla ere, segurtasun-doikuntzetan onartzen edo galarazten dituzte aldi baterako cookieak eta memorian gordetzen direnak.

Zer motatako cookieak erabiltzen ditu webgune honek?

  • Cookie teknikoak. Erabiltzaileari webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzen uzten diote, baita webgunean dauden aukerak eta zerbitzuak erabiltzen ere, hala nola datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatua duten tokietara sartzea, eskaera bat osatzen duten elementuak gogoratzea, eskaera baten erosketa-prozesua egitea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigatzen ari den bitartean segurtasun-elementuak erabiltzea eta edukiak biltegiratzea bideoak edo soinuak zabaltzeko edo edukiak sare sozialetan partekatzeko.
  • Pertsonalizazio-cookieak. Hauen bidez, erabiltzaileak zerbitzua eskuratu dezake erabiltzailearen terminalean dauden irizpideen arabera egokitutako ezaugarri orokor eta aurredefinitu batzuekin; esaterako, hizkuntza, zerbitzua eskuratzen den nabigatzaile-mota, zerbitzura sartzen den eskualdeko konfigurazioa eta abar.
  • Analisi-cookieak. Guk edo hirugarrenek tratatutako cookieak dira; erabiltzaile-kopurua kuantifikatzeko erabiltzen ditugu, eta, hala, eskainitako zerbitzua erabiltzaileek nola erabiltzen duten neur dezakegu eta horren analisi estatistikoa egin. Horretarako, zure nabigazioa aztertzen dugu gure webgunean, eskaintzen ditugun produktuen edo zerbitzuen eskaintza hobetzeko asmoz.
  • Publizitate-cookieak: Webgunean dauden publizitate-eremuen eskaintza modurik eraginkorrenean kudeatzen laguntzen digute, eta guk edo hirugarrenek tratatuak izan ohi dira. Hauen bidez, eskatutako zerbitzuaren edo gure webgunea erabiltzeko moduaren arabera doitzen da iragarkiaren edukia. Horretarako, Interneten nabigatzeko ohiturak aztertzen ditugu, eta nabigazio-profilari lotutako publizitatea erakuts dezakegu.
  • Jokabideari lotutako publizitate-cookieak. Eskatutako zerbitzua eskaintzen duen webgune, aplikazio edo plataforman editoreak sartu dituen publizitate-eremuak modurik eraginkorrenean kudeatzen laguntzen dute. Cookie hauek, erabiltzaileen nabigazio-ohiturei etengabe behatu, erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa gordetzen dute, eta, hala, portaera horren arabera sortutako profil zehatzari doitutako publizitatea bistaratuko da.

Webgune honek ez du uzten hirugarrenen cookieak ezartzen, eta ez du partekatzen bere cookieen informazioa.

Nola ken daitezke webgune honek erabiltzen dituen cookieak, eta zer ondorio du hala egiteak?

Webgune honetan cookie horien bidez jasotzen den informazioak ez du balio erabiltzailea identifikatzeko; hau da, guztiz anonimoa da.

Webgunea erabiltzeko, ezinbestekoa da cookieak instalatzea, eta cookie horiek jasotzen duten informazioa guztiz anonimoa da. Hala ere, zure nabigatzailea konfiguratu dezakezu cookieak blokeatu eta, dagokionean, ezabatu ditzan. Konfigurazio hori hautatzen baduzu, ordea, litekeena da aukerarik ez izatea webgune honetako atal jakin batzuetara sartzeko eta/edo webguneko zerbitzuren bat erabiltzeko, konfigurazio horrek webguneko funtzionalitate batzuei eragin baitiezaieke edo guztiz bertan behera utzi. Nabigatzailea cookieak guztiz baztertzeko moduan konfiguratzen ez baduzu, gure sistemak cookieak sortuko ditu gure webgunera konektatzen zarenean.

Edonola ere, edozein momentutan mugatu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu webgune honetako cookieak. Horretarako, cookieen erabilerari dagokionez, konfiguratu egin beharko duzu zure nabigatzailea, “Lehentasunak”, “Aukerak” edo “Tresnak” menuan (menuen izenak eta cookieen aukeretara sartzeko prozedurak ezberdinak izan daitezke nabigatzaile bakoitzean). Cookieen konfigurazioari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, joan zure ordenagailuan instalatua duzun nabigatzailearen “Laguntza” menura.

Bidelan Gipuzkoako Autobideak SA

Asti Auzoa 631, B

20800 – Zarautz

Gipuzkoa

Cookieen politika honi buruzko zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan dpo@bidelan.eus helbide elektronikora idatzita.