2018ko apirilak 17

Eusko Jaurlaritzaren Urrezko Bikain ziurtagiria Bidelanen euskara kudeatzeko sistemari

Bidelanen euskara kudeatzeko sistemak Eusko Jaurlaritzaren Urrezko Bikain ziurtagiria jaso du. Hiru ardatz ditu sistemak: langileen hautaketa eta kontratazioa; profilen eta lanpostuen kudeaketa; barne-komunikazioa eta euskararen erabilera bultzatzen duen kultura baten garapena eta, azkenik, zuzendaritza-taldearen sustapena. Lanpostu bakoitzerako profila eta gaitasunak zehazten ditu enpresak langileak hautatzeko eta kontratatzeko prozeduretan. Gainera, euskarari lehentasuna ematen dio barne-komunikazioko politikak, eta lan-harremanak euskaraz izan daitezen sustatzen du.

Euskara Plana Kudeaketa Sisteman txertatuta, gure enpresan euskarak duen normalizazio-, erabilera- eta kudeaketa-maila bikaina ziurtatu dugu, eta zerbitzua euskaraz emateko aukera bermatu bezeroei eta erabiltzaileei. Hartu diren neurriei esker, euskaldunak dira egun Bidelanen lan egiten dutenen % 73, eta % 100era igotzen da portzentajea zenbait alorretan: bezeroarentzako arreta, giza baliabideak eta kontrol-zentroak, besteak beste.