2018ko apirilak 17

Bidelan, Free Flow teleordainketa-sistema instalatzen aitzindaria, ITS Españaren XVIII. Biltzarrean izango da sistema aurkezten

Bidelanek Irun-Etzegarate ardatzean instalatu duen Free Flow sistema aurkeztuko du, garraio-sistema adimentsuei buruz ITS Españak antolatuta egingo den XVIII. Biltzarrean. Oztopo fisikorik gabeko teleordainketa-sistema bat da, ibilgailua geratzea edo abiadura murriztea eskatzen ez duena. Halako ezaugarriak dituen sistema bat Espainian diseinatzen, instalatzen eta erabiltzen duen lehen konpainia da Bidelan, eta datorren apirilaren 18an Madrilen izango da esperientziaz hitz egiteko asmoz.

Bidelanen instalazioak errepidearen bi errailak eta bazterbideak estaltzen ditu, bi noranzkoetan. Horrek aukera ematen du gunea igarotzen duten ibilgailu guztiak aztertzeko eta dagokien tarifa aplikatzeko. Irun-Etzegarate ardatzetik 105.000 ibilgailu pasatzen dira egunero. Bidelanek urtarrilean instalatu zuen Free Flow sistema, eta, orduz geroztik, ordaintzea dagokien 74.557 ibilgailu zenbatu ditu batez beste egunean; horietatik 16.417 ibilgailu astunak dira.

Free Flow sistemari esker, inbertsioa, ezarpen-kostuak eta gastu operatiboak txikiagoak izango dira, baita inpaktu bisuala ere. Gainera, sistemak urrunetik kontrolatzeko aukera ematen du, Kontrol Zentroa berritu delako eta zenbait segurtasun-neurri ezarri direlako, hala nola telebista-zirkuitu itxi bat, inor sartu den detektatzeko sistema eta perimetro-itxitura.